BAZKIDEAK

Guretzat, ezinbestekoa da beti baldintza hoberenak lortzea Signpost-en bezero diren eskolentzako. Hala ere, hau ez litzateke posible izango gure bazkideengatik ez balitz. Beti saiatzen gara produkturik hoberenak prezio hoberenean eskaintzen.

HP eta LENOVO

beti aukeratzen dugu HP eta Lenovo-ren kalitatea gure ordenagailu proiektuetarako, eramangarriak ala mahai gainekoak. Be hardware ekoizle hauek ekintzaile aktiboak dira merkatuan eta kalitatea bermatzen dute. Gure talde-lanari esker, HP Platinum Partner bat gara. Lenovo Premium eta Platinum Partnership ere baditugu. Honi esker eskolentzako prezio oso konpetitiboak eskaintzen ditugu eta gure teknikariek beharrezko konponketak aurrera eraman ditzakete. Honek gure zerbitzu modeloa hobetzen du, eta hau da guretzat garrantzitsuena.

GOOGLE

Signpost Google for Education-en bazkidea da! Eta gutxi batzuk besterik ez gara Belgikan. Google-ek hau ezarri du, bazkideek Google for Education-en produktuak eta plataformak erabiliz salmentak egin, laguntza eman eta berrikuntzak egiteko. Bazkideak Google for Education-en ezinbesteko atala dira eta irakasleentzako norberak bere burua ezagutzeko eta elkarrekin hobeto ikasteko aukera ematen du.

INTEL

Bazkidetza hau ezinbestekoa da Belgikako heziketa sektorerako, Signpost Belgikako Intel Hezkuntza Espezialista bakarra delako. Ondorioz, Intel Aholkulari Batzordean eserleku bat dugu, EMEA-ko beste 5 bazkiderekin batera. Argi dago gure espezialitatea Hezkuntza dela. honek esan nahi du, Intel-en eragin zuzena dugula, eta baita esperientzia asko dugula Intel-en gauza guztiekin.

 

MICROSOFT OEM

Microsoft-en birsaltzaile bezala, beraien bazkide gara. Sistema operatiboak garestiak dira, baina ezinbestekoak ordenagailu batentzako. OEM-rekin dugu bazkidetzarekin, beti Microsoft-en bertsio merkeena lortu diezaiekegu eskolei. Signpost-ek abantaila hauek ditu, eta eskolekin banatzen ditu.

ADOBE

Adobe gure hezkuntza sektorean sartzen aritu da aspalditik, eta dagoeneko hezkuntza katolikoaren kurrikulumean ere badago. Honek software hau ezinbestekoa egin du eskola askotan. Adobe-k oso software ona du eskuragarri,  baina kalitatea ez da beti merkea. Gure bazkidetzari esker, proposamen on bat garatzea lortu dugu eskolentzat, softwarea arrazoizko prezio batean lortu ahal dezaten. Adobe-rekin bazkidetza Flandeseko hezkuntza sektore osora zabaldu da.

PAPERCUT

Signpost eskolen urteko inprimatze kostu altuez ere arduratzen da. Inpresora on asko ditugu eskaintzan, eta Papercut-ekin elkarlanean ere aritzen gara. Honek zure inprimatze ohiturak kontrolatzen uzten dizu, oso prezio erakargarrian.

 

 

IMPERO

Irakasleak askotan ez dira eroso sentitzen ordenagailuz beteriko ikasgela baten aurrean daudenean. Ez dute ikasleak zertan ari diren ideiarik. Impero bezalako softwareak kontrola berreskuratzeko garatu dira. Impero-k ikasgelan ordenagailuen erabilera ere asko errazten du. Adibidez, ikasleen ordenagailuetara lanak azkar bidali ditzakezu eta gero berriro jaso. Impero irakasleek ezinbestekotzat joko duten tresna bat da, behin erabiltzen hasten direnean. IKT Koordinatzailea ados egongo dela apustu egingo genuke. Noski, software mota honek kostuak dakartza. Impero-rekin dugun gertuko harremanagatik, pixka bat gehiago egin dezakegu eskoletako prezioak ahal diren merkeen mantentzeko.