SIGNPOST-I BURUZ

Dakizun bezala, Signpost urte batzuk badoa funtzionatzen dagoeneko, nahiz eta bere izena beti ez izan Signpost. Dena 2000 urtean hasi zen, StudentStart hasi zenean. Ikasleen atari webgune bat zen, Flandeseko ikasleentzako bilera puntu bezala funtzionatzen zuena. Denbora oso gutxian, webgunea Belgikako ikasle webgune handiena izatera iritsi zen. StudentStart-ek inkestak ere antolatu zituen erregularki, ikasle munduarekin kontaktuan jarraitzeko. Inkesta horietako batek zioen ikasle askok ilegalki lortutako softwarea erabiltzen zutela. baina ikasle horiek guztiek esaten zuten, softwarea ordaintzeko prest zeudela, heziketa helburuetarako prezio berezia egiten bazitzaien, prezio osoa garestiegia zelako. Gaur egun arte, Signpost-en helburu nagusietako bat izan da ikasleei beharrezko softwarea prezio merkean lortzea.

SOFTWARE MERKE ETA LEGALAREN LEHEN HORNITZAILEA BELGIKAN

 

2002an StudentStart-eko antolatzaileak Microsoft-ekin negoziatzen hasi ziren. Bilera honen helburua ikasleei  software legala prezio murriztuan eskaintzea zen. Momentu hartan, StudentStart-ek ezinezkoa errealitate bihurtzea lortu zuen. Microsoft-en produktuak hezkuntza kuota batekin eskuragarri jarri ziren. StudentStart Belgikako lehenengo eta erakunde bakarra izan zen banaketa eskubide horiek lortu zituena. Ez askoz beranduago, Signpost BVBA sortu zen, momentu horretatik aurrera software merke eta legala hezkuntza zentrora eramaten zentratuko zena.

Urtebete inguru beranduago, 2003an, Academic Download sortu zen. Berriro, hau lehen aldia izan zen, baina mundu osora iritsi zen. Academicdoanload.com lehen deskarga webgunea izan zen munduan, software titulu ezberdinak hezkuntza sektorearentzat deskargatzeko eskuragarri jarri zituena. Microsoft, Adobe, Panda, Magix, eta beste batzuen softwarea zuen. gaur egun arte, 250.000 erabiltzaile baino gehiagok erabili dituzte deskarga instalazio hauek.

 

Soluzio totalak ordenagailu eramangarri proiektuetarako eskoletan

Informatika tresna merkeen eskaria hezkuntza sektorean azkar hazi da. Softwareaz gain, Signpost soluzio totalak eskaintzen hasi zen ordenagailu eramangarri proiektuetarako eskoletan. Signpost salmenta, eramate eta salmenta-ondorengo zerbitzuez arduratzen da prezio konpetitiboan. Etxeko teknikari talde batek ordenagailuen zerbitzua eta konponketak ziurtatzen ditu. Gailuak proiektuetan banatzen dira, eskolarekin elkarlan estuan, edo zuzenean Academic Shop sarean zuzenean ikasle indibidualei eta langileei. Zerbitzu modelo hau oraindik oso zabaldua dago eta heziketa forma ezberdinetan bere lekua aurkitzen du.

 

Signpost-ek bere proiektuak sortu aurretik, horrelako lankidetza sortu beharra zegoen. Horrela, hasierako urteetan, Signpost HP hardware ekoizlearekin lankidetzan hasi zen. Lankidetza hitzarmen honetan, Singpost oraindik HP GOLD Preferred Partner da heziketa sektorean. HP-k gure teknikariak beraien gailuak konpontzeko ziurtatzen ditu. Horrela, ikasle eta irakasleek, Academic Shop-en bidez gailu bat erosten dutenean, seguru daude HP produktuen kalitatea izango dutela, salmenta-ondorengo zerbitzuak barne.

 

Banda zabaleko internet konexioa

Internetek garrantzi handia hartu du heziketa sektorean, eta Signpost-ek ezin zuen atzera geratu eboluzio honetan. ikasle eta irakasleek denbora asko pasatzen dute interneten, zalantzarik gabe. Signpost-ek eboluzio honi erantzun egokia aurkitu nahi izan dio, eta lortu du. 2003Ko bukaeran, Signpost banda zabaleko internet konexioak (ADSL) eskaintzen hasi zen irakasle eta ikasleei). Eta hau hilean 25€-gatik bakarrik. Internet soluzio hau Academic Broadband izenarekin eskaini zen. Iniziatiba honek arrakasta handia izan zuen. Kontzeptuak inpaktu ikaragarria izan zuen eta ADSL erabiltzaile kopurua hilero 1.000 harpidedun inguru hazi zen.

 

Momentu horretatik aurrera, Signpost geroz eta gehiago zabaltzen aritu da, antolakuntza lider bat bihurtuz eta hezkuntza eta negozioen sektoreen artean zubi bat eraikiz. Iniziatiba berritzaileen eta prezio merkean hezkuntza sektorea gehiago berritzeko aukeren bila jarraitzen dugu. Denbora bat pasa ondoren, ADSL-ren arrakasta handiak lotutako konpainia batera pasatu zen, viz.  FullTelecom. Honela, Signpost-ek software eta hardwarearen banaketan zentratu ahal izan zuen.

 

Telefono soluzioa

Hala ere, 2011an, beste iniziatiba berri bat sortu zen. Academic Mobile zuzenekoa bihurtu zen. hau telefono mugikor soluzio berri bat zen hezkuntza sektorearentzako, eskolei telefono fakturetan urtean 300€ arte aurrezteko aukera emanez. deiak eta mezuak posible ziren, 5 zentimo bakarrik ordainduta. 2 GB-ko datu mugikorren harpidetza ere eskuragarri zegoen hilean 12,50€ bakarrik ordainduta.

 

Signpost gaur

Signpost-ek hazten jarraitu du. gaur egun, helburu nagusia hezkuntza sektoreko software eta hardwarea dira. Momentu honetan, Signpost-ek Adobe-ren eskaintza hoberena ere badu hezkuntza sektorean. Bolumen lizentzia baterako prezio konpetitiboa, baina baita etxerako lizentziak eskaintzeko aukera ikasle eta irakasleei: kontzeptu berri bat.

 

Bring Your Own Device (Ekarri Zure Gailu Propioa) proiektuak ere garrantzia hartzen ari dira hezkuntza sektorean. Signpost merkatu liderra da Belgikan.. Gure esperientziak eta zerbitzu modeloak ezberdintasun handia egiten dute. Pauso handi hori eman duten eskolek ez dute inoiz berriro lehengo modelora itzuli nahi. Hau Signpost eta bere langileen jarraipen ezin hobearen ondorioa da. Gainera, gure zorroa zabaldu  egin da LENOVO-rekin.

 

Are gehiago, Microsoft-en bolumen lizentzia oraindik ezinbestekoa da eskoletan. Hala ere, kostu handia da eskolentzat eta Signpost-ek horretarako soluzio bat aurkitu du. Gehigarri onak gehituta bolumen lizentziei, oraindik ezberdintasun handiagoa egin dezakegu. Gainera, gure Academic Software kontzeptu berriak arrakasta izan du. Ikasleek hilero kuota bat ordaintzen dute eta atarira sarbidea dute, bertan software produktu ezberdinak deskarga ditzakete. Gainera, irakasleek softwarea doan erabili ahal izango dute. Eta azkenik, bolumen lizentziaren kostu handia ezeztatu egiten da eskolentzat.

 Era honetan, egunero, Signpost-eko langile guztiek ideia berrien bila dihardute, softwarea oraindik eskuragarriagoa eta merkeagoa egiteko eskola, irakasle, ikasle eta gurasoentzat.